Artziniegara iritsi zen Arabako Bola-joko Txapelketa asteburuan. Toñin Luengas frontoiko bolatokian egin ziren norgehiagokako azkenaurreko tiraketak, eta Asier Martin gailendu zen gizonezkoen artean eta Bea Isasi emakumezkoen artean.
Isasik txapelketa osoan mantendu du lidergoa, eta 594 puntu pilatuta iritsiko da apirilaren 18an eta 19an Luiaondon jokatuko den finalera.
Gizonezkoen artean, aldiz, Joseba Miras dago lehen postuan, 637 punturekin. Orain arteko joera mantentzen badute biek jantziko dute txapela, baina Luiaondoko tiraketak emango duenari itxaron beharko zaio horretarako.
