Aktualitate instituzionala izango du ardatz erabat ostegun honetako Azalera podcastak, eskualdeko bi alkate bertaratuko baitira euren udalerriko gaiei buruz mintzatzera: Ainize Gastaka Martinez (Laudio) eta Txutxi Ariznabarreta Zubero (Arrankudiaga-Zollo).
Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketetan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Bihar (apirilak 7) itxiko da horretarako tartea, 20:00etan.