Trafiko istripua gertatu da gaur arratsaldean Laudio eta Okondo arteko A-3632 errepidean. Motor bat bidetik atera da 14:35ak aldera eta gidaria zauritu da, 63 urteko gizonezkoa.
Ertzaintza, anbulatzia eta suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera. Zauritua egonkortu dute, eta helikopteroz garraiatu dute Gurutzeko ospitalera. Ertzaintzak ez du zehazterik izan zauriak larriak ziren edo ez.
Errepidea erabat itxi dute egoera bideratu bitartean, baina arratsaldeko lauretan trafikoa berrezarri dute berriz.