Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Udaberriko jaiei begirada sakona eskaini diegu agerkari berri honetan. Izan ere, Aiarako jaien ondotik abiatuko da eskualdeko festa-maratoia, irailera arte luzatuko dena.
Aiarako jaiekin batera, ate joka datoz Amurrioko San Jose eta Laudioko Gardea auzoetako jaiak, Otxomaioak eta San Prudentzio jaia. Ospakizun horiei guztiei buruzko informazioa bildu dugu Aiaraldea Hemen hamabostekarian. Egunez egun herri eta auzo bakoitzean egongo diren ekintza guztiak kontsulatu ahalko dira betran. Baina ez hori bakarrik, agenda deialdietatik harago, jaietako protagonisten hitzak ere jaso ditugu.
Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.