Luis Paduraren omenezko liburua aurkeztuko dute Artziniegan eta Lantenon

Aitor Aspuru Saez 2026ko apirilaren 30a

Jose Luis Padura Beotegikoa da./ Wikipedia

Bere ibilbide artistikoa aitortu du Aiarako eta Artziniegako herritar talde batek eta aurkezpenak egingo dituzte maiatzaren 8an eta 23an, Artziniehan eta Lantenon, hurrenez hurren.

Luis Padura artista eta artisaua omentzeko ekimenak antolatu dituzte Artziniegan eta Lantenon maiatzean. Artziniegan hitzordua maiatzaren 8an izango da museoan 19:30ean eta Lantenon 23an 10:30ean eskoletan. 

Izan ere, burdina, zeramika, egurra eta harria landu duen aiararrak duela urte gutxi hartu zuen erretiroa eta Benjamin Respaldizari otu zitzaion bere lana aitortu behar zela. Ideia gauzatzeko Luis Angel Villate, Jose Luis Fernandez Zurbitu, Jose Luis Gotxi, Ritxar Agirre, Zuriñe Alonso eta Gorobelgo elkartearen elkarlana izan da beharrezkoa.

Lehenik eta behin Paduraren obren zerrenda osatu zuten eta gero testuak idatzi zituzten euskaraz -bertsoak- eta gazteleraz. Egitasmoan parte hartu duten ezagunek eta lagunek ez ezik, beste aiarar batzuek ere egin dute ekarpena. Adibidez, Jose Luis Urrutiak ere hitz batzuk jaso ditu bere omenez.

Edonola ere, argazkiek ere protagonismo handia daukate, lanak erakutsi eta azaltzeko. Artistak berak lagundu du irudien hautaketan.

Berez, Padurak XVI. mendeko teknikak ezagutzen ditu burdina lantzeko eta ikerketa arkeologikoetan parte hartu du, besteak beste, Alemanian. 2004an Muskizko Pobal burdinolan parte hartu zuen. Gainera, 1987an  Espainiako Artisautza Saria jaso zuen.

Eskualdean oso eragile aktiboa izan da Artziniegako Museo Etnografikoan, bereziki hastepenetan, eta gero Lantenoko Eskolan. Arlo akademikoan Legazpiko Lenbur Fundazioko, Urduñako eta Balmasedako Eskola Tailerretan izan da irakasle.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide