Gaurkoan Urduñako gaurkotasuna izango dugu hizpide gurean, Uxue Mendibilekin. Kultura, Euskara, Hezkuntza, Kirolak eta Gazteria arloetako zinegotzia da bera, eta Otxomaioen atarian bertaratuko da podcastera. Hala ere, jaiez harago beste hainbat gai ere jorratuko ditugu berarekin.
Bestetik, Eneritz Ortiz Angulo izango dugu gurekin, aurtengo Aiarako jaietako kartelaren egilea izan baita. Bere sorkuntza prozesuaz, jaiez eta gehiagoz hitz egingo dugu berarekin.