Emakume bat atxilotu dute Laudion zaintzaile gisa lan egiten zuen etxetik bitxiak eta dirua lapurtzea egotzita

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 5a

Laudioko Ertzain-etxea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Adineko bikote bat zaintzen zuen emakumeak Laudion.

53 urteko emakume bat atxilotu du Ertzaintzak Laudion, zaintzaile gisa lan egiten zuen etxetik bitxiak eta dirua lapurtzea egotzita. Emakumeak etxe batean egiten zuen lan 84 urteko gizon bat eta 81 urteko emakume bat zaintzen, eta apirilaren amaieran salatu zuten, poliziak azaldu duenez: "Emandako informazioaren arabera, etxetik urrezko hainbat pieza, besteak beste, zintzilikarioak, eraztunak, belarritakoak, eskumuturreko bat eta erloju bat, falta zitzaizkiela konturatu ziren. Gainera, jabetu ziren duela gutxi kutxazain automatikoetan dirua atera zutela eta zordunketak egin zituztela pertsona horien bankuko txartel batekin, baina eragiketa horiek ez zituztela eurek egin. Mugimendu ekonomiko horien zenbatekoa 8.000 eurotik gorakoa zen". 

Gertatutakoa ikertzen hasi zen Ertzaintza orduan, eta ondorioztatu zuen zaintzaile gisa lan egiten zuen emakumea zela bankutik dirua atera zuena. "Gainera, egindako ikerketen ondorioz, egiaztatu ahal izan da emakumeak bigarren eskuko eta urrea eta bitxiak salerosteko establezimenduetan, batez ere Bizkaian, saldu zituela lapurtutako bitxiak", azaldu dute prentsa oharrean. 

Poliziak egindako kalkuluen arabera, emakumea otsailean hasi zen bikotearen kontu korrontetik dirua ateratzen, baina lehenago hasi zen bitxiak lapurtzen.

Zehaztu dutenez, atzo atxilotu zuten emakumea, eta gaur jarri dute epailearen esku. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide