Gaurko programa bereziki betea dator. Hasteko, Amurrioko aktualitate instituzionala izango dugu hizpide Aratzatzu Saratxaga zinegotziarekin.
Ondoren, Tubos Reunidosera begira jarriko gara, bertan gaur goizean egin diren batzarraren eta galdeketaren eta horren aurkako protesten nondik norakoak jasotzeko.
Bukatzeko, asteburura begira jarriko gara. Izan ere, bihar gauean estreinatuko da EITBn Ztanda talent showaren hirugarren denboraldia, eta bertako lehiakidea izango de Ximena Laudioko abeslariarekin mintzatuko gara.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.