Trencacims Paüls 2026 SkyRace lasterketa 2026ko maiatzaren 2an jokatu zen Paülsen (Tarragona), Els Ports Parke Naturalaren inguruan. Han egon zen Aiaramendi taldea eta zapore ona utzi zien hitzorduak.
Izan ere, gizonezkoen taldea hirugarren sailkatu zen eta emakumezkoena, ordea, seigarren. Klubak oso positiboki baloratu ditu emaitzak.
Gizonen taldea lehen postuan joan zen lasterketako une askotan, baina korrikalari baten erorikoak eta beste biren gihar arazoek azken emaitzan eragina izan zuten. Hala ere, taldeak podiumeko postuei eutsi eta Espainiako Txapelketan hirugarren postua eskuratzea lortu zuen.
Emakumezkoek seigarren tokia hartu zuten sailkapenean eta Aiaramendik bikaintzat jo du.
Lasterketari dagokionez, 36 kilometroko eta 2.600 metroko desnibel positiboko ibilbidea du. Teknikoa eta zorrotza izan zen, mendiko bidezidorrak, igoera gogorrak, harkaitzezko gandorrak eta jaitsiera teknikoak uztartu zituen.