LAN ESKAINTZA

Banatzaile lanetan arituko den pertsona baten bila dago Aiaraldea Ekintzen Faktoria

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 14a

Maiatzaren 27ra arte luzatuko da lan-deialdira izena emateko epea. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Ekintzen Faktoria banatzaile lanetan arituko den pertsona baten bila dago. Kooperatibako ildoek ekoiztutako argitalpenen banaketaz arduratuko da, bai eta banatzaile boluntarioen kudeaketaz ere.

Aiaraldea Ekintzen Faktoria banatzaile lanetan ibiliko den pertsona baten bila dago. Lan deialdi honetan interesa duten pertsonek maiatzaren 26a (asteartea) baino lehen bidali beharko dute curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera. 

Lan deialdiko kronologia

  • Maiatzak 14: Lan deialdiaren zabalpena.
  • Maiatzak 26: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
  • Maiatzak 27-29: Jasotako hautagaitzen azterketa.
  • Maiatzak 29: Elkarrizketak
  • Ekainak 3: Laneratzea 

Banatzaileak eskualde osotik AIARALDEA HEMEN hamabostekaria eta bestelako herri aldizkari eta euskarri puntual batzuk banatu beharko ditu.

Eskatzen da

  • Gida baimena izatea. 
  • Kotxe propioa izatea. 
  • Jendearekin harremantzeko gaitasuna. 
  • Euskaraz aritzeko gaitasuna
  • Lan taldean egiteko gaitasuna.

Baloratuko da

  • Banaketa lanetan esperientzia izatea. 
  • Eskualdeko ezagutza izatea. 
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.

Eskaintzen da

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
  • Hilabetean %33ko lanaldia. Astean 13 ordu.
  • Banatzailearen lan orduak ez dira homogeneoki banatzen, hau da, hilean egun puntual batzuetan (normalean 6 egunetan) pilatzen dira ordu horiek.
  • Hilabeteko soldata: 600€ gordin, 14 ordainsaritan.
  • Beharrezko banaketak egiten direla ziurtatzeko, banatzaileak oporrak hartu ezin ditzakeen une zehatz batzuk finkatuko dira, horiek aldez aurretik banatzailearekin kontrastatuko direlarik.

Lanpostuaren inguruko zalantzarik izatekotan deitu 946 56 85 54 telefonora edo idatzi lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide