Arguedaseko hilketa matxista salatzeko mobilizazioak egin dituzte Aiaraldean

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 21a

Arguedaseko hilketa matxista 1 1779368528925
Arguedaseko hilketa matxista 3 1779368530931
Arguedaseko hilketa matxista 4 1779368531517

Amurrion, Artziniegan eta Aiaran egin zituzten elkarretaratzeak Saida El Yousifen erailketa salatzeko.

Amurrion, Artziniegan eta Aiaran elkarretaratzeak egin zituzten atzo Saida El Yousif 44 urteko emakumearen hilketa matxistaren kontra. Mugimendu feministak deitu zituen mobilizazioak Amurrion eta Artziniegan eta Udalak Aiaran.

Arguedasen astelehenean gertatu zen hilketa eta aurten Euskal Herrian jazotako laugarrena da jadanik. Nafarroako krimen matxistaren kasuan, emakumearen senarra izan da hiltzailea, berak aitortu duenez, eta kartzelan dago.

Aipatutako udalerrien kasuan, gogoratu beharra dago Aiaraldeko Kuadrillak zenbait bitarteko jartzen dituela genero indarkeria kasuei aurre egiteko Artziniegan, Okondon eta Aiaran eta honako hauek direla:

  • Arreta (gizarte langilea) 8:00-15:00, astelehenetik ostiralera: 681 08 41 18
  • Informazioa (Berdintasun teknikaria) 8:00-15:00, astelehenetik ostiralera: 686 587 889
  • Urgentziazko Gizarte Zerbitzuak (24 ordu): 945 13 44 44
  • Arreta Telefoniko espezializatua (24 ordu): 900 840 111
  • Larrialdiak: 112

Halaber, existitzen dira laguntza jasotzeko bestelako bideak:

  • Sexu indarkeria biktimentzako 24 orduko krisi zentroa (TXIMELETAK): 650 801 080
  • Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua: 945 16 12 10

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide