Tren zerbitzua eten dute Laudio eta Bilbo artean, baina Urduñan hasten edo bukatzen diren trenak funtzionamenduan daude

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 27a

Bilbo eta Laudio artean eten dute zerbitzua. / Aiaraldea.eus

"Gorabehera baten ondorioz" trenek zerbitzua emango dute 15:06ak arte, "besterik jakinarazi arte".

Bilbo eta Laudio arteko tren zerbitzua etengo dute 15:06etatik aurrera, "gorabehera baten ondorioz". Hala jakinarazi du Renfek, eta gaineratu du zerbitzua ez dela berrezarriko "besterik jakinarazi arte".

Printzipioz, azpiegituran gertatutako matxura bat da arazoaren iturburua. Berez, Laudiotik ateratzen diren trenak edo han ibilbidea bukatzen dutenak ez daude funtzionamenduan, baina bai Urduña helmuga eta irteera dutenak. Hori bai, 10 eta 16 minutu harteko atzerapenak daude. Duela gutxi atzerapenak 36 minutura heldu dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide