Gaurko programan bi gai nahiko ezberdin izango ditugu ardatz. Alde batetik, Orozkora begira jarriko gara, bertako gaurkotasunezko gaiei buruz mintzatuko baikara Aingeru Olaguenaga Iza zinegotziarekin.
Bestetik, Yone Vaz eta Mattin Intxausti izango ditugu gurekin. Laudiko Institutuko gurasoa eta irakaslea dira, hurrenez hurren, eta Laudio Goikoaren itxieraren zein horren aurka deitu dituzten mobilizazioen inguruan mintzatuko gara eurekin.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.