Larrialdi simulakro bat dago indarrean Aiaraldean eta zenbait zerbitzu aktibo daude horregatik

Erredakzioa 2026ko ekainaren 3a

Ura garraiatzen duen helikoptero bat. / Emergencias ES

Helikoptero bat zein bestelako larrialdi zerbitzuak ari dira parte hartzen simulakroan.

Gaur eguerdian eskualdeko herritarrak Aiaraldea Komunikabidearekin jarri dira harremanetan, galdetzeko Laudio gainean etengabe hegan egiten ari den helikopteroari buruz.

Komunikabideko kideak ere helikopteroaren hegaldiaren lekuko izan dira eta ohartu dira ura garraiatzeko saski erraldoia zeramala. Anbulantzien sirena hotsak ere entzun dira tarte batez.

Gauzak horrela, Ertzaintzako prentsa zerbitzuari eskatu dio informazioa komunikabideak eta poliziak adierazi dio ez dela suterik piztu, baina zonaldean larrialdi zerbitzuen simulakro ariketa dagoela indarrean orain.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide