2026/06/13 09:45
Kontseiluak Euskal Herri luze-zabaleko euskaltzaleak deitu ditu Iruñean ekainaren 13an antolatutako EUSKALTZALEON MARTXAra. Aiaraldetik ere, ahal beste euskaltzale Iruñeara hurbiltzeko asmoz, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak autobusak antolatu ditu. Autobusak goizean aterako dira, Iruñean egun pasa egiteko asmoz.
IBILBIDEA eta ORDUTEGIAK:
ITZULERA: 20:00etan aterako dira Iruñeatik.
Autobus txartelaren prezioa 18 eurokoa da (bai, asko garestitu da garraioa azkenaldian).
Txartelak salgai egongo dira ekainaren 8ra arte, astelehena.
ONLINE SALMENTA: Fakotriaren webgunean bertan erosi dezakezu txartela, ERREGISTRATU botoian klikatuz.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.