Kalean dago jada Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 235. alea. Ale berezia da, bi gai nagusi baititu ardatz, biak ala biak Amurriokoak. Alde batetik, igande honetan ospatuko den Txakolin Egunari buruzko gehigarria topatuko du irakurleak. Bestetik, hainbat orri berezi atondu ditugu ekainaren 14an egingo den Araba Euskaraz jaiari buruzko xehetasun guztiekin.
Horrez gain, eskualdeko beste herrietako albisteak eta edukiak ere dakartza agerkariak. Ohikoan bezala, eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe eta bestelako espazioetan eskuratu daitezke aleak, doan.