Amurrio eta Urduñako gaurkotasun instituzionala ekarriko dugu azalera aste honetan

Erredakzioa 2026ko ekainaren 8a

Arantzazu Saratxaga eta Iker Santocildes bertaratuko dira osteguneko saiora. / Aiaraldea.eus

Bihar eguerdiko hamabiak arte dago galderak bidaltzeko aukera. 

Urduña eta Amurriora begira jarriko gara aste honetako Azalera podcastean, bi udalerri horietako gaurkotasun instituzionala izango baitugu hizpide, bi tokiko erakundeetako ordezkariekin. Amurriotik Arantzazu Saratxaga zinegotzia bertaratuko da eta Urduñatik, aldiz, Iker Santocildes alkatea. 

Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Bihar (ekainak 9) itxiko da horretarako tartea, 12:00etan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide