Aiaraldea “oldartzeko prest” dagoela aldarrikatu dute Iruñeko Euskaltzaleon Martxan

Txabi Alvarado Bañares 2026ko ekainaren 15a

Autobusa antolatu zen eskualdetik larunbateko mobilizaziora joateko, eta pankarta propioa eraman zuten bertan joan ziren bizilagunek. 

Aiaraldea “oldartzeko prest” dagoela aldarrikatu zuten larunbatean Iruñean eginiko Euskaltzaleon Martxan. Autobusa antolatu zen eskualdetik Euskalgintza Kontseiluak deitutako mobilizaziora joateko, eta bertan joan ziren bizilagunek pankarta propioa eraman zuten, “Aiaraldea oldartzeko prest. Euskaltzaleak, esnatu ala hil” lemarekin. 

Milaka euskaltzalek parte hartu zuten larunbateko mobilizazioan,”euskaraz bizitzeko behar den dena” aldarrikatzeko. Hiru zutabetan banatuta abiatu zen martxa, eta Gaztelu plazan egin zuten amaiera ekitaldia. Bertan, erronka kolektibo bat jarri zuten mahai gainean: euskarak 300.000 hiztun irabaztea 10 urtean, "egungo euskalduntze erritmoa bikoiztuz".

“Euskarak etorkizuna izango badu, datozen hamarkadetan hizkuntza bizi eta noranahiko izaten segituko badu, jauzi bat ezinbestekoa da hizkuntza-politiketan. Paradigma aldaketa bat. Minorientzako hizkuntza-politikak atzean utzi, eta ezagutza orokortzea eta normal erabiltzeko egiazko baldintzak ekarriko dituzten hizkuntza-politika anbiziotsu eta ausartak behar dira”, aldarrikatu zuen Idurre Eskizabelek, Kontseiluko idazkari nagusiak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide