Tenperatura altuengatik alarma aktibatu da Aiaraldean. Laudion espero da bero gehien. Bihar, asteartea, 25 gradukoa izango da gutxieneko tenperatura eta 38 gradukoa altuena. Antzekoa da asteazkenerako iragarpena ere, gradu bat gutxiagorekin: 24 gradukoa egongo dira gutxienez eta 37 gehienez.
Kontuan hartu behar da azken asteetan egon dira beroaldietan Laudio izan dela EAE osoan temperatura altuenak erregistratu dituen udalerrietako bat.
Egoera hori ikusita, berotik babesteko prebentzio neurriak jarraitzea ordurik beroenetan eta arreta berezia jartzea adinekoei eta zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei.
Arrankudiaga-Zolloko Udalak, bere aldetik, Oxinburuko espazioa irekiko du egun hauetan, babesgune klimatiko moduan.
Horrez gain, Laudioko Udalak dagoeneko jakinarazi du biharko programatutako udako sosltizioa ospatzeko suak bertan behera geratuko direla.
Urduñan, Gazte Asanbladak eta La Antiguako jai batzordeak ere iragarri dute ez dutela surik egingo. Gainontzeko egitarauarekin aurrera egingo dute, ordea.