Erabateko kaosa C-3 tren lineako zerbitzuan Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 24a

Atzerapenak ez ezik, zerbitzuak bertan behera uzten ari dira ./ Aiaraldea.eus

Trenek atzerapenak dituzte, zenbait zerbitzu bertan behera gelditu dira eta, gainera, Ollargan eta Abando arteko tartea funtzionamenduz kanpo egon da arratsaldeko tarte batez, 19:00ak arte, zehazki.

Renfeko C-3 lineako zerbitzuak arazo larriak ditu orain. Ezbeharrak goizeko lehen ordutan gertatu dira, baina eguerdian zenbait zerbitzu bertan behera utzi dituzte. Iragarri duten azkena da Urduñatik 16:03ean atera behar zena izan da, klimatizazio sistema matxuratu delako.

Horri gehitu behar zaio trenak ez direla ordutegia betetzen ari eta zenbait pantaila ere hondatu direla. Gauzak horrela, erabiltzaileek ez dakite zein ordutan pasako den trena geltokitik. Tren geltokietan dauden informazio sistemek ez dute erantzuten.

Renfek berak zabaldu duen azken arazoa izan da Abando eta Ollargan arteko trafikoa eten duela eta autobusez egin behar dela ibilbidea. Egoera hori 16:00etatik 19:00ak arte luzatu da.

Arratsalde osoko anabasa orokorra izan da eta beste linea batzuei ere eragin die, baina bereziki kaotikoa izan da C-3an. Tren batzuek Amurrion bukatu dute ibilbidea eta Urduñara autobusez osatu behar izan dute bidaia. Horrez gain, aparteko azalpenik gabe kendu dituzte zerbitzuak, adibidez, Abandotik Laudiora baino ez direnak joaten. 

Klimatizazio sisteman izandako matxurengatik ez dira unitateak atera Abandotik 19:22an eta 20:18an. 21:17koa 21:30k arte ez da aterako, printzipioz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide