Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Planaren bidez, Aiaraldeko udalerriek eta kontzejuek 11,7 milioi euro jasoko dituzte guztira eskualdeko hogeita bat proiektu finantzatzeko. Landa eremuko oinarrizko beharrak betetzea xede du planak, eta bi urtez luzatzen da deialdi bakoitza.
Aholkularitza tekniko eta ekonomikoa ematen zaie horren bidez Udalei eta Administrazio Batzarrei, eta tokian toki egingo diren inbertsioak finantzatzen ditu foru erakundeak, partzialki.
Aurtengo deialdian, diruz lagunduko diren proiektuen artean daude ur-hornidurako eta saneamenduko sareen berritzea, kale eta auzoen urbanizazioa, landa-bideen hobekuntza, ekipamendu publikoen egokitzapena eta instalazio fotovoltaikoak.
Zehazki, honako ekimen hauek lagunduko dira:
Ur honidura eta saneamendua
- Arespalditza – Edateko ura banatzeko sarearen berritze partziala: 1.242.420,43 €
- Amurrio – Hondakin urak isurtzeko hainbat puntu kentzea eta Markixanako HUAko kolektore sarera konektatzea: 981.294,08 €
- Laudio – Ur-hornidura sarea hainbat zatitan berritzea: 693.910,10 €
- Izoria – Izoria mendebaldeko edateko uraren sarea, saneamendua eta zoladura berritzea: 403.666,85 €
- Artziniega – Edateko ura banatzeko sarea berritzea Campijo auzoan: 287.308,45 €
- Artziniega – Edateko ura banatzeko sarearen berritze partziala: 247.272,45 €
Urbanizazioa eta eraberritzeak
- Lekamaña – Lekamañako urbanizazioa: 1.537.551,65 €
- Laudio – Arantzar kalea berrurbanizatzea: 1.056.869,03 €
- Menoio – Herriguneko zerbitzuak eta zoladura birmoldatzea: 734.986,32 €
- Menagarai-Beotegi – Iturribarri auzoa urbanizatzea: 671.492,30 €
- Artziniega – Saratxaguren kalea eraberritzea: 552.865,74 €
- Amurrio – Mendiko 42-56 kaleko urbanizazioa: 312.027,32 €
Bideak hobetzea
- Larrinbe – Bideak zolatzea: 1.273.228,93 €
- Okondo – Axpuru bidea konpontzea: 558.220,78 €
- Lezama – Hainbat landabide hobetzea: 535.657,32 €
- Delika – Itxolo bidea konpontzea: 136.766,50 €
Ekipamenduak
- Okondo – Errotaetxe jauregia erostea: 267.711,99 €
- Aiara – Pilotalekua eta kirol pistaren itxiera partziala: 145.126,48 €
- Artomaña – Zentro sozialeko teilatua konpontzea: 10.741,95 €
Gauzak hala, 11.749.840,65 euro bideratuko dira osotara Aiaraldera Foru Planaren bitartez, Araba osoan banatutakoaren % 27,19.