Jarraipen zabala izan du estatalizazioaren aurkako grebak BM eta Dia supermerkatuetan

Txabi Alvarado Bañares 2026ko uztailaren 15a

Laudioko BM supermerkatua itxita, aldarrikapen pankarta batekin. / Aiaraldea.eus

Bi kate horietako eskualdeko supermerkatu guztiek jaitsi dute pertsiana, EAEn deitutako lanuztearekin bat eginez.

Jarraipen nabarmena izan du EAEko elikagai merkataritzako sektorean deitutako grebak Aiaraldean, bi supermerkatu katetan batez ere. Dia eta BMren Laudio eta Amurrioko establezimenduek pertsiana jaitsi dute, jarraipena ia erabatekoa izan baita saltoki horietan.

ELA eta LABek deitu dute lanuztea, sektore horretako lan hitzarmenen estatalizazioaren aurka. Bi sindikatuek azaldu dutenez, Hego Euskal Herriko elikadura merkataritzako langileek euren lan baldintzak hobetzea lortu dute "borroka kolektiboari eta hitzarmen probintzialen negoziazioari esker". Baina langile erakundeek salatu dute ASEDAS patronalak negoziazio mahaia bultzatu duela "baldintza horiek estatuko enpresa-hitzarmenen bidez arautu daitezen". Ohartarazi dutenez, hitzarmen probintzial eta autonomikoak "edukiz hustea" ekarri dezake horrek, eta lan eta soldata baldintzak homogeinizatzea, "beherantz".

Horregatik erabaki dute gaurko greba deitzea: "Gaur gure hitzarmenak edukiz husten uzten baditugu, bihar askoz zailagoa izango da galdutakoa berreskuratzea".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide