Bilbotik Urduñara atera den azken trenak ezin izan du bere ibilbidea amaitu. Laudion geratu da, eta bertan jaitsi behar izan dira bidaiari guztiak. Izan ere, zerbitzuko arduradunen esanetan, sute bat piztu da Salbio parean, eta zerbitzua eten behar izan dute horregatik.
Tarte hori egiteko autobusa eskaini du Renfek.
Ertzaintzak adierazi duenez, sutea A-625 errepidetik gertu piztu zen, Sagarribain, eta 40 bat metroz zabaldu zen. Gauzak horrela, suhiltzailtzaileek esku hartu zuten eta 00:45ean lortu zuten menperatzea. Tren zerbitzua normaltasunez ari da funtzionatzen ordutik hona.