Ekhi Uriartek eta Jon Egiak garaipen bana lortu dituzte abuztuan

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 24a

Ekhi Uriarte Aretxabaletan./ Goiena

Txirrindularitzak ez du oporrik hartzen abuztuan eta Amurrion eta Laudion egindako lasterketetaz gain, Ekhi Uriartek Leintz Bailarako itzuliaren 87. edizioan irabazi zuen abuztuaren 16an eta Jon Egiak Aranda de Dueron ostiralean.

Abuztuak emaitza positiboak eman dizkie eskualdeko txirrindulariei eta errepidean erakutsi dute lehiatzeko prest daudela jende gehiena oporretan badago ere. Hain zuzen, Ekhi Uriarte Leintz Bailarako itzuliaren 87. edizioan gailendu zen, Aretxabaletan. Abuztuaren 16an izan zen proba Lehendakari Txapelketaren barruan eta amurrioarra bakarrik sartu zen helmugan.

Zehazki, Gatzagako mendatearen bigarren igoeran lau txirrindulariko tropel txikia osatu zen ihesean, baina Uriartek burua hartu zuen jaitsieran eta atzean utzi zituen gainerako kirolariak. 

BBK-Euskadi taldeko gazteak zortzi segundoko abantaila eskuratu zuen bere atzetik helmuga zeharkatu zutenei.

Jon Egia Aranda de Dueron

Jon Egia laudioarra, bere aldetik, Aranda de Dueron nagusitu zen ostiralean lasterketa oso azkarrean; 46 kilometro orduko batazbestea ezarri baitzuten.

Vuelta Ribera de Duero juniorraren bigarren etapan Egia adi egon zen ihesaldi erabakigarrian sartzeko eta azken kilometroan bere indarra baliatu zuen azken aldapetan buruan jartzeko eta garaipena eskuratzeko.

Laudion bisitariak irabazle

Larunbatean Lehendakari Txapelketak hitzordua izan zuen Laudion eta irabazleak kanpoko kirolariak izan ziren. Lehen postua Sergio Gamezentzat izan zen, bigarrena Unax Otegirentzat eta hirugarrena Alejandro Abril izan zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide