Gaur arratsaldean Aiaraldeko zenbait herritan ezinegona piztu da kea eta erre usaina zabaldu delako Aiaran, Larruazabal, Urduñan, Artziniegan edota Amurrion. Jende askok pentsatu du Lantenoko sutea berriro aktibatu dela, baina lantenoarrek eurek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari ez dela horrela izan.
Lantenoko sutea itzaltzeko operatiboaren zuzendariak argitu die bizilagunei Burgos aldean, Salas de Bureban, hain zuzen, gertatutako suak ekarri duela eskualdera kea. Dirudienez, 50 kilometro orduko haize ufadak egon dira inguruetan.
Edonola ere, gogoratu beharra prebentzio lanetan ari direla oraindik Lantenon eta, besteak besrte, menditik ez ibiltzea eta ibilgailuekin bideak ez oztopatzea eskatu dutela.