Bozketa fasera igaro da Aiaraldea Komunikabidearen Udako Argazki Lehiaketa. 73 irudi aurkeztu dira guztira norgehiagokara eta hemen ikus daitezke guztiak. Igandera arte dago botoak emateko epea.
Hiru kategoria daude, eta sari bana emango da bakoitzean:
-
AIARALDEA: Eskualdean eginiko argazkiak.
Saria: Ondarruko ARRIGORRI OSTATUAN bi pertsonentzako asteburuko bazkaria. -
MUNDUA: Eskualdetik kanpo eginiko argazkiak
Saria: SOBRON AVENTURAN sei pertsonentzako abentura esperientzia. -
BAZKIDEEN SARIA: Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideentzat
Saria: Amurrioko ABIAGA JATETXEAN bi pertsonentzako eguneko menua
Kategoria bakoitzeko lehen hamarren artean hautatuko dituzte epaileek nortzuk izango diren irabazleak.
Eskualdeko bi kidek osatuko dute epaimahaia: Janire Usategi argazkilariak eta Julen Zubiete zinemagileak.
Janire Usategi (www.jarephotoayala.com)
Julen Zubiete (https://vimeo.com/julenzubiete)

