Irma Basterra izango da berriro EAJko Arabako Batzar Nagusietako presidentegaia

Aitor Aspuru Saez

Irma Basterra Ugarriza, artxibo irudi batean. / EAJ

Irma Basterra Ugarrizarekin batera, militantzia jeltzaleak Ramiro Gonzalez berriro Ahaldun Nagusirako hautagai izatea erabaki du.

Araba Buru Batzarrak jakinarazi du militante jeltzaleek apustua egin dutela egungo foru gobernuaren alde. Gauzak hala, bai Irma Basterra Ugarrizak zein Ramiro Gonzalezek hautagai gisa errepikatuko dute euren postuak berritzeko.

Berez, EAJko kideek berretsi dute herrialdeko organoaren proposamena eta, ondorioz, Gonzalez Ahaldun Nagusia izateko hautagaia izango da eta Irma Basterra Ugarriza Aiarako bizilagunari Arabako Batzar Nagusien presidentetza kudeatzeko ardura egotzi diote.

Berez, Basterra egungo presidentea da batzarretan eta UPV/EHUn Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Aurretik Zabaia Landa Garapeneko Elkarteko gerentea izan zen 2007 eta 2016 artean, eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

Horrez gain, 2019an, Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekako foru-diputatu kargua hartu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide