Urriaren 7tik aurrera bost lanuzte deitu dituzte kirol jarduerak eskaintzen dituzten enpresen sektorean

Aitor Aspuru Saez

Sektoreko protesta bat, artxibo irudi batean. 

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute deialdia urriaren 7an, 13an, 15ean, 19an eta 23an. 

ELA sindikatuak oharra zabaldu du jakinarazteko Arabako kirol jarduerak eskaintzen dituzten enpresen langileak deituta daudela bost lanuzte egitera urrian; 7an, 13an, 15ean, 19an eta 23an, 8:30etik 10:30era eta 17:30etik 19:30era.

Mobilizazioen arrazoia da sektoreko VI. Lan Hitzarmenaren negoziazioak ez duela aurrera egiten. Dirudienez, enpresen ordezkariek irailaren 2an bukatutzat eman zituzten elkarrizketak eta langile erakundeek ez dute uste hitzarmen berria sinatzeko baldintzak ematen direnik.

ELAk onartu du aurrerapenak egon direla negoziazioan, lanaldiaren parekatzean, igande eta jaiegunetako plusetan eta APetan. Hala ere, desadostasuna nagusi da oraindik ITaren baldintzetan, antzinatasuneko hirurtekoetan, baimenetan eta “ordu hilak” deiturikoetan.

Gauzak horrela, sindikatuak uste du akordioa lortzea posible dela, baina bitartean, ez diote uko egingo mobilizazioak egiteari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide