AZKEN ORDUKOA

Ordu erdiko atzerapena dago Renfeko C-3 linean

Erredakzioa

Bidaiariak pilatzen ari dira geltokietan. / Aiaraldea.eus

Bilbo eta Urduña lotzen duen zerbitzuak 30 minutuko atzerapena metatu du.

Renfeko C-3 lineako tren zerbitzua ordu erdiko atzerapenarekin ari da funtzionatzen orain. Horren ondorioz, gero eta jende gehiago pilatzen ari da tren geltokietan.

Enpresa publikoko zenbait langilek aipatu diete bidaiariei matxura gertatu dela Bidebieta-Basauriko azpiegituretan eta hori dela arazoaren iturburua.

Berez, Bidebietako geltokian egiten ari diren obren ondorioz, jadanik C-3 lineako bidaiaren iraupena hainbat minutu luzatu da, esku-hartzea amaitu arte. Esaterako, Abando eta Laudio arteko bidaiak 30 minutu irauten zuen lehen eta 40 minutu dira orain.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide