AIARALDEA HEMEN

Aiaraldea Hemen hamabostekariko erreportaje baten atzean dagoen guztia ezagutu nahi?

Erredakzioa

Inprentatik iritsi berri da Aiaraldea Hemen hamaboskariaren zenbaki berria. Besteak beste, txirrindularitzari eta emakume anonimoen historiari eskaini diogu arreta agerkarian, bestelako elkarrizketa eta erreportaje interesgarriren artean. Eduki horietako bat nola ekoitzi dugun jakin nahi?

Kalean da honezkero Aiaraldea Hemen hamaboskariaren zenbaki berria, 238. zenbakia alegia. Erreportaje eta elkarrizketa interesgarri ugarirekin osatu ditugu agerkariko 32 orriak.

Valentin Campo Aiara Txirrindulari Elkarteko zuzendaria ekarri dugu azalera. Campok 35 urteko ibilbidea egin du klubaren gidaritzan, eta ezbairik gabe erreferente bilakatu da kadete mailako txirrindularitzan. Orain ardura guztiak utzi eta albo batera egitea erabaki du. Aukera baliatu dugu Camporen ibilbide oparoa errepasatzeko.

Laudioko memoria gordeari ere egin diogu lekua Aiaraldea Hemen hamaboskarian. Maiatzean aurkeztu zuten herriko zazpi emakumerekin elkarlanean Ainhoa Resano artista bisualak garatutako ELLAS proiektua. Guk zazpi emakume horien testigantzak bildu ditugu, emakume anonimoen memoria berreskuratu asmoz.

Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamaboskariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide