Gaurkoan Orozkoko aktualitate instituzionala izango dugu hizpide, Aingeru Olaguenaga Iza zinegotziarekin. Ondoren, Laudiora begira jarriko gara, Lamuza parkera zehazki. Duela astebete inauguratu zen bertan Parkea Kultura Topagunea. Prozesu horretan buru-belarri aritu dira Kulturlab elkarteko kideak, eta horri buruz mintzatuko gara elkarte horretako kidea den Izaskun Alonso Saratxagarekin.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.