2026/10/18 09:00

Irteera

Nafarroa Oinezera joateko autobusa

Nafarroa Oinezera joateko autobusa
Aiaraldea

Datorren igandean, urriak 18, “Nafarroa oinez” Nafarroako ikastolen aldeko jaia izango da Zizur Nagusia (Nafarroa) herrian.

Hara hurbiltzeko hainbat autobus abiatuko da, eskualdeko udal batzuen artean antolatutako ekimen bateratuan. Laudiotik joan nahi baduzu honako hauek dira aintzat hartu beharrekoak:

IRTEERA: 09:00etan, Laudio Institutuaren aurreko bus geltokian.

ITZULERA: 18:30ean Zizur Nagusitik.

PREZIOA: 15 euro, adin guztietarako.

BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Eskatu txantiloi bat euskara@laudio.eus helbidean eta bulegoetan eskuratu.

IZEN-EMATEAK: Laudio Udaleko 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: urriak 15, osteguna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide