Gazteen buru osasuna eta Itxinan Barrena mendi lasterketa, azalera

Erredakzioa

Ostegunero bezala, hemen gaude Azalera podcastaren saio berri batekin,  eskualdeko aktualitatearen nondik norakoak jarraitzeko zenbait gonbidaturekin. 

Gaurkoan asteburura begira jarriko gara erabat. Izan ere, igande honetan egingo da Asasamen Buru Osasunaren aldeko martxa soziala, eta hori baliatuko dugu aitzakia moduan Asasameko bi kide gonbidatzeko, elkarte horrek abian jarritako Gazteekin programaren inguruan mintzatzeko.  Zehazki, Izaskun Aranzasti eta Julene Rodriguez egongo dira gurekin, programa horretako langilea eta erabiltzailea, hurrenez hurren.

Larunbatean, aldiz, Itxinan Barrena mendi lasterketaren lehen edizioa egingo da Orozkon, eta horri buruz hitz egingo dugu probaren antolakuntzan murgilduta dagoen Unai Pagazaurtundua Ruizekin.

Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide