Haur, gazte eta nerabeengan jarri du begirada Asasamek aurtengo Buru Osasunaren Nazioarteko Egunean. Izan ere, Aiaraldeko elkarteak programa pilotua du abian adin tarte horretako herritarrei arreta eskaintzeko.
Ekimen horri eta datozen asteetarako prestatu dituzten beste ekintzei buruz mintzatu gara Izaskun Aranzasti eta Julene Rodriguezekin.
Gazteekin programako langilea eta erabiltzailea dira, hurrenez hurren, eta egitasmo horren nondik norakoak azaldu dizkigute Azalera podcastean.