Amurrio, Laudio eta Aiara lotu ditu beste urte batez Buru Osasunaren Aldeko Ibilaldi Sozialak. Asasam elkarteak antolatutako ekimenaren zazpigarren edizioa izan da aurtengoa, eta ohiko eskema mantendu du: goizeko hamarretan abiatu dira parte hartzaileak Amurrio eta Laudioko plazetatik, eta Luiaondon egin dute topo elkar.
Aurten gazteengan jarri du begirada Asasamek Buru Osaunaren Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako jardueretan. Horri erantzuten dio elkarteko kideek datorren ostiralerako (urriak 23) antolatu duten hitzaldia. Gazteak, teknologia eta osasun mentala izango dituzte ardatz Laudioko Kultura etxean 17:30ean, Telmo Lazkanoren eskutik.
Igandean, aldiz, bizikidetza partida jokatuko dute La Milagrosa ikastetxeko kideekin, eguerdiko hamabietan Laudioko Granja kiroldegian. Azken ekintza bi aste beranduago izango da, azaroaren 8an. Poesia errezitaldia eskainiko dute egun horretan Asasameko kideek, 11:00etan Amurrio Antzokian.
Argazkiak: Rosa Saez Orive eta Txabi Alvarado Bañares