Euskal kultur sorkuntzari lotutako lau pertsona ezagunek bisitatuko dituzte eskualdeko ikastetxeak datozen asteetan: Edurne Azkarate eta Miren Gaztañaga aktoreak, Zuriñe Hidalgo aurkezle eta musikariak, eta Iñaki Viñaspre bertsolariak, Arabako Bertsolari Txapelketaren azken edizioan gailendu zena.
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren Kulturrizketak programan parte hartuko dute lau sortzaileek, eta solasaldi hurbilak izango dituzte Batxilergoko ikasleekin, euren esperientziak partekatuz.
Modu horretan, "euskaraz sortzen duten erreferenteak hurbildu eta gazteak euskal kultura kontsumitzera bultzatu" nahi ditu Kontseiluak.