Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren edizio berria abiatuko du Errigora elkarteak ostegunean. Tokiko ekoizleak batzen dituen egitasmoak hiru saski mota salduko ditu eta eskaera egiteko epea ostegunetik azaroaren 12ra arte egongo da irekita. Horretarako, webgunea baliatu daiteke, eta eskualdean bertan jaso.
Errigorak bilduko duen diruaren %25a inguruko euskalgintzako eragileak laguntzera bideratuko dute. Zehazki, Agerraldia, AEK, Ikastolak eta Sortzen.
Ekarpena egiteko eta tokiko produktu nafartarrak gozatzeko hiru aukera eskainiko dituzte:
Saski beltza (60€)

Saski berdea (ekologikoa) (65€)

Saski gorria (75€)

Horrez gain, Aiaraldea Komunikabideak bi saski zozkatuko ditu eta parte hartzeko izena eman beharra dago hemen.