Mirari Gotxi eta Ibai Colmenero birritan igo ziren podiumera asteburuan

Aitor Aspuru Saez

Mirari Gotxi, ezkerrean. / Bertako Spiuk

Villarcayo eta Medina de Pomareko ziklokrosetan parte hartu zuten eta podiuma zapaldu zuten biek.

Iragan asteburuak emaitza positiboak utzi zizkien Mirari Gotxi eta Ibai Colmenero aiaraldearrei. Izan ere, Medina de Pomar eta Villarcayoko ziklokrosetan lehiatu ziren larunbatean eta igandean eta lehen sailkatuen artean bukatu zuten biek.

Mirari Gotxi Bertako Spiuk taldeko amurrioarra bigarren izan zen bi lasterketetan, Elite eta 23 urte azpiko kategorietan, sendotasun handia erakutsita. 

Amurrioarrak azaldu du bi probatanNahia Aranaren atzetik sarti zela: "Lehenengo lasterketa oso teknikoa izan zen, eta pixka bat gehiago kostatu zitzaidan bertara egokitzea; bigarrena, berriz, pixka bat azkarragoa izan zen, erritmoa eramateko tarte gehiagorekin".

Edonola ere, Gotxik argitu du bere lehenengo denboraldia dela kategoria horretan: "Nire helburu nagusia ahalik eta ondoen egokitzea da, eta batez ere, gozatzea. Denboraldi honetan lasterketa politak egiteko asmoarekin nago, baina helburu handirik gabe, kategoriako txikienetakoa naizelako, eta esperientzia urte asko dituzten txirrindulari handiekin lehiatzen ari naizelako".

Taldearen babesa sentitzen du gazteak horretarako: "Bertako-Spiuk taldearekin badakit presiorik gabe lehiatu naitekela. Izan ere, haiek baloratu egiten naute, eta horrek nire buruarengan konfiantza izaten laguntzen dit. Hori behar nuen, errepideko azken denboraldia niretzat negatiboa izan baita. Psikologikoki lur jota utzi nau, eta horrek eragotzi dit gustura ibiltzea eta nire onena ematea".

Hurrengo asteetan Euskal Herrian izango ditu hitzorduak eta bereziki markatu du etxean egingo duena.

Ibai Colmenero

Ibai Colmenero Kuskumendi taldeko kideak, aldiz, junior kategorian eman zuen izena eta hirugarren izan zen eta Medina de Pomarreko lasterketan. Sailkapenean aurreratu zutenek bi segundo eskaseko aldea atera zioten.

Edonola ere, igandean mendeku hartu zuen Colmenerok eta Villarcayon irabaztea lortu zuen, hurrengo sailkatuari alde izugarri estua aterata, segundo eskasekoa, alegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide