Amurrioko Gorobel Ibilaldi ezagunaren XL. edizioa egingo dute asteburuan eta Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berrian martxaren historian sartu gara buru belarri.
Mendiko Lagunak Taldeko kideekin elkartu gara, ehunka mendizale batzen dituen ekimena nola antolatzen den jakiteko. Hilabete luzeetako lana dago Gorobel Ibilaldiaren atzean, eta lan ikusezin guzti hori azalera ekarri nahi izan dugu. 1980ko hamarkadan antolatu zen aurrenekoz ibilaldia. Amurrioko mendi taldearen artxiboetan arkeologia lana egin eta edizio zaharretako kartelak digitalizatu ditugu ere.
Honako hau eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamaboskariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.