Gutxienez 68 hildako eragin ditu gaur goizean Espainian gertatutako tren-istripu larriak. Abiadura handiko tren batek trenbidean geldi zegoen bigarren baten aurka egin du talka, sarraskia eraginez.
Biktimekin elkartasuna adierazteko, Espainiako Estatuko udaletxe guztien aurrean minutuko isiluneak deitu dituzte. Aiaraldean ere erantzuna izan du deialdiak. Laudion, Amurrion edota Aiaran dozenaka herritar elkartu dira.