Renfek eskaintzen duen tren zerbitzua ia blokeatuta dago grebaren ondorioz, eta zerbitzu minimoak baino ez dute funtzionatzen. Aspaldi deitu zuen SEMAF tren gidarien sindikatuak greba eguna gaurko, baina, atzo Urdan gertatutako istripu hilgarriak jarraipena biderkatu du, aurreko antzeko hitzorduekin alderatuta.
Aipatu beharra dago Renferen webguneak jasotzen duen online ordutegiak ez duela islatzen benetan dagoen zerbitzua, askoz murritzagoa baita. Hortaz, bidaiariek hobe dute geltokietan jarri dituzten kartelak erreferentziatzat hartzea, horiz markatuta dira indarrean dauden zerbitzuak:


Gogoratu beharra dago SEMAFen deialdiak bazuela zerikusia garatu beharreko segurtasun sistema eta neurriekin.