Tokiko bola txapelketako ligaxka fasea amaitu eta lehiaketaren azken txanpan sartuko dira

Aitor Aspuru Saez

Ligaxkaren sailkapenek bidea ireki diete kaleratze faseei eta abenduan ebatziko dituzte emakumezkoen kategoriako zein diziplina mistoko txapeldunak.

Tokiko Bola Txapelketa une erabakigarrian sartuko da berehala. Izan ere, ligaxka amaitu ondoren, kanporaketa faseen norgehiagoken txanda heldu da eta kategoria bakoitzak bere prozedura jarraituko du. 50 lagun baino gehiago batu dira orain arteko partidetan eta garailea ebaztea falta da. 

Esaterako, bikoteka final-laurdenetik hasiko dira indarrak neurtzen azken partida abenduaren 12an jokatzeko. Kategoria mistoan final-zortzigarrenetatik ekingo diote finalerako bidea egiteari eta abenduaren 12an ere argituko dute inkognita.

Emakumezkoen artean finalerdietako bi postu erabakita daude, Gurutze Badillo eta Izaro Arroitarenak. Baina beste biak final-laurdenetan ebatziko dituzte, finala abenduaren 5ean jokatzeko.

Argazkiak: Ruperto Urkijo Laudio Bolatoki Kluba

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide