Zabalik dago Aiaraldeko Erakusleiho Lehiaketaren XIII. edizioan izena emateko epea

Garazi Cuadra Alvarez

Izena emateko azken eguna azaroaren 20a da. / Aiaraldea.eus

Interesdunek izena emateko aukera izango dute azaroaren 20ra arte eta erakusleihoak abenduaren 9rako jarri behar dira. 

Aiaraldeko XIII. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa jarri du abian beste urte batez AEKOk, Aiaraldeko Enpresen Koordinaziorako Federazioak. Eskualdeko merkataritza dinamizatzeko, erakusleihoen erakargarritasuna sustatzeko eta merkataritza-sektorearen irudia indartzeko helburuarekin antolatu du ekimena. 

Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada, eta azaroaren 20ra arte egongo da horretarako epea. 

Aiaraldean kokatuta dauden eta erakusleiho ikusgarria duten merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu-establezimenduek parte hartu ahal izango dute. Gaia librea izango da, baina ezinbestekoa izango da establezimenduak ohiko jardueran saltzen dituen artikuluak edo produktuak erakusleihoan agertzea. Lehiaketan parte hartzen duten erakusleihoek abenduaren 9tik 20ra bitartean egon beharko dute ikusgai.

Izen-ematea doakoa da, eta eskualdeko hainbat elkarteren eta erakunderen bidez egin daiteke: AEME, Izan Amurrio eta Apill merkatarien elkarteetan, Laudioko Merkasaretza zerbitzuan (946 72 28 01) edo Zabaia Landa Garapenerako Agentzian.

Sari hauek irabazteko aukera dago: 

  • Lehenengo saria: 700 euro eta trofeoa
  • Bigarren saria: 300 euro eta trofeoa
  • Hirugarren saria: 150 euro eta trofeoa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide