Kultur sorkuntza Aiaraldean

Diskoa argitaratu du Ez Dok Bape taldeak, punk eta reggae doinuak landuta

Aitor Aspuru Saez

Ez Dok Bape taldeko kideak. / Geuria

Eskualdeko bi herritar daude taldean, Josu Garaita eta Gorka Chamorro. Bandcampen entzun daitezke abestiak jadanik. Azaroaren 10etik aurrera plataforma guztietan egongo da entzungai, Spotify salbu.

Ez Dok Bape taldeak izen bereko diskoa autoekoiztu du eta emaitzak entzun daitezke jadanik bandcamp plataformaren bitartez. Musikariek eurek azaldu dute punk eta reggae soinuak gailentzen direla rock oinarriaren gainean. 

Hain zuzen, diskoaren A aldean punka da protagonista. Zati horretan diskoa zabaltzen du single moduan aurreratu zuten abestiak: Red Warriors, izen bereko Parisko talde antifaxistak gogoan. Horren ostean, Maskara erantzita eta Dena ilun datoz. 

B aldean, aldiz, reggaea da nagusi. Amets hautsiak abestian, Europara bidean bizitza galdu duten migratzaileak ekartzen dituzte hizpidera. Diskoa ixten du Paradisurik ez kantak. "XXI. mendearen lotsaizun handienaz hitz egiten du: Israelgo estatua Gazan burutzen ari den genozidioa", argitu dute.

Beñat Ramosek grabatu ditu abestiak Ihesean estudioan eta Iñigo Escauriazak masterizatu El Submarino Recordsen.

Taldea Aiaraldeko bi lagunek osatzen dute eta beste biak ere Nerbioigoienakoak dira. Josu Garaita abeslariak Danban militatu zuen aurretik eta Gorka Chamorro hainbat proiektutan aritu da. Irkus Badillok eta Goio Ramosek borobiltzen dute laukotea.

Taldeak berak garrantzi handia ematen die letrei eta sozialak izan arren, abiapuntu pertsonala dutela nabarmendu dute. 

Josu Garaita elkarrizketatu genuen duela bi urte, taldearen ibilbidearen hastapenetan: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide