Etxebizitza ez da negozioa. Hori aldarrikatzera aterako dira ehunka aiaraldear datorren azaroaren 11ko greba orokorrean, eta Aiaraldea Hemen hamabostekaria deialdira begira jarri dugu. Sindikatu deitzaileen iritziak jaso, Aiaraldeko Greba Batzordeak sustatutako ekimenak bildu eta etxebizitzaren krisiak Eskualdean hartzen duen forma sakonean aztertu ditugu.
Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamaboskariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.