Artziniega eta Amurrioko nahi gabeko bakardadearen kontrako bi proiektuk Aldundiaren babes ekonomikoa jasoko dute

Aitor Aspuru Saez

Araba Punto ekimenarekin banatu dituzte dirulaguntzak. / AFA

Arabako Foru Aldundiak bederatzi egitasmo lagunduko ditu diruz lurralde historikoan, Araba Punto deialdiaren bitartez, eta Amurrio eta Artziniegako bana daude hautatuen artean.

Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du 50.000 euro bideratuko dituela nahi gabeko bakardadearen kontrako proiektuetara. Guztira zortzi udalerrietako bederatzi ekimen hautatu dituzte dirulaguntza horien banaketarako eta eskualdeko bi egitasmo babestuko dituzte horien artean. 

Alde batetik, Artziniega konektatzen: Komunitatea eta Zaintza ekimena laguntzea erabaki du Aldundiak, komunitate sareak eta belaunaldien arteko jarduerak sortzeko.

Bestetik, Amurriok bultzatutako proiektu pilotuak ere foru erakundearen babesa jasoko du, topaketarako eta bizikidetzarako landa espazioak sortzea aztertzeko.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak egindako deialdia Kuadrillei eta udalei bideratuta egon da eta pertsonen arteko harremanak erraztea, bakartze egoerak prebenitzea eta komunitate kohesioa indartzea du helburu.

Zehazki, honako egitasmo mota hauek izan dira onuradunak: laguntza komunitarioko programak, belaunaldien arteko jarduerak, memoria kolektiboa berreskuratzea, boluntariotza sareak, nahi ez den bakardade egoerak hautemateko prestakuntza eta adinekoentzako zein zaurgarritasun egoeran dauden beste kolektibo batzuentzako topaguneak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide