Etxebizitza Aiaraldean

Azaroak 11, Greba Orokorra!

Kinnari Ladron de Guevara - ELA sindikatua

Etxebizitzaren krisia ez da berria, erantzukizun instituzionalik ez dagoenez, Euskal Herrian eta beste lurralde batzuetan egindako mobilizazio masiboek etxebizitza eztabaida publikoaren erdigunean jartzea lortu dute. Langile klaseak erosahalmena galtzen duen bitartean, jabe handiek, inbertsio-funtsek eta enpresek negozioa egiten jarraitzen dute oinarrizko ondasunekin.

Ezin dugu onartu etxebizitza gutxi batzuentzako negozioa izatea. Aldiz, prekarietatearen, ziurgabetasunaren eta bazterketaren iturri bihurtzen da gehiengo sozialarentzat. Errealitate horren aurrean, etxebizitzaren krisia agenda soziopolitikoaren erdigunean kokatu nahi dugu, eta pertsona guztientzako etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzen jarraitu.

Horregatik, azaroaren 11n kalera irtengo gara. 1.500 euroko LGS propioa eskatzeko eta etxebizitzen espekulazioaren amaiera eskatzeko.

Erakundeek eta patronalak erantzukizunak dituzte.

Azken urteotan, ELAk Gasteizko Gobernua zein Iruñeko Gobernua, udalak eta aldundiak interpelatu ditu, bizi-baldintza duinak bermatzeko benetako neurriak eskatuz. Hala ere, salatzen dugu bultzatutako politikak oraindik ez direla nahikoak langile-klasearen beharrei erantzuteko.

Etxebizitza eskubidea da, ez negozioa.

Euskal gehiengo sindikalak, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarearekin eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera, azaroaren 11rako greba orokorra deitu du, egoera horri erantzun kolektiboa emateko eta benetako eraldaketak eskatzeko.
1.500 euroko  gutxiengo soldata propioa eta egiturazko neurriak aldarrikatzen ditugu higiezinen espekulazioarekin amaitzeko, besteak beste:

  • Bizitzeko alternatibarik gabeko etxegabetzeak debekatu.
  • Enpresek eta inbertsio-funtsek espekulaziorako etxebizitzak erostea debekatzea.
  • Funts putreen esku dauden etxebizitzak desjabetzea, hala dagokionean, haien funtzio soziala bermatzea.
  • Euskal langileen soldatak igotzea.
  •  Alokairu-prezioak jaistea.

Euskal Herrian azken urteetan etxebizitzaren aldeko mobilizazio oso jendetsuak izan dira. Mobilizazio horiek  esparru propio  baten alde egiten dira, hemen bizi eta lan egiten duten pertsona guztientzat. Irakurketa eta aldarrikapen propioekin, hemengo erakundeak interpelatuz.

Greba egunean mobilizazioak egongo dira goizean 4 hiriburuetan, eta baita Tuteran eta Eibarren ere. Arratsaldean, hiriburuetaz gain herri ugarietan mobilizatuko gara.

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA BERMATZEKO, ESPEKULAZIOARI EZ!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide