Euskal herriko gehiengo sindikalak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuek deitutako greba orokorrak oihartzun zabala ari du izaten eskualdean. Piketeak goizeko lehen ordutik mobilizatu dira Laudio eta Amurrioko industriagune nagusietan. Herriguneetan ere nabarmena izaten ari da lanuztearen jarraipena, saltoki gehienak pertsina jaitsita esnatu dira gaur
A-625 errepidea moztuta
Aiaraldeko Greba Batzordeak deituta dozenaka lagun batu dira goizeko 7:00etan Luiaondotik abiatu den martxara. Etxebizitzaren negozioarekin eta espekulazioarekin amaitzeko aldarri artean, grebalariek A-625 errepidea moztu dute Laudio eta Amurrio artean, auto ilara luzeak sortuz.
Hiru ordu laurdenez blokeatu dute Aiaraldeko errepide nagusietako bat, eta tentsio uneak bizi izan dira grebalarien eta Ertzaintzaren artean.
Mobilizazioa arratsaldean
Aiaraldeko hitzordu nagusia arratsaldeko 18.00etan izango da, Laudion. Herriko plazatik eskualde mailako abiatuta manifestazioa egingo dute.
Aiaraldea Komunikabidea grebaren zuzeneko jarraipena egiten ari da.