Bi laudioarrek topatutako Gerra Zibileko obus bat zartatu zuen atzo Ertzaintzak Inoson

Aitor Aspuru Saez

Laudioarrek topatutako obusa.

Asteazkenean aurkitu zuten bi laudioarrek lehergailua eta atzo goizean lortu zuen Ertzaintzak eztanda egitea.

75 mm-ko Gerra Zibileko obus bat zartatu zuen atzo goizean Ertzaintzak Inoson. Zehazki, ziza eta onddoen bila joan ziren Laudioko bi lagunek topatu zuten asteazken goizean. Herritarrek poliziari deitzea erabaki zuten.

Behin aurkikuntzaren berri eman eta gero, Ertzaintza eurekin jarri zen harremanetan eta laguntza eskatu zien lehergailua topatzeko. Asteazkenean operazioa abiatu zutenean gaua zenez jadanik, ostegunera atzeratu zuten esku-hartzea.

Gauzak horrela, ostegunean obusa topatu zuen laudioar batek bi ertzain eraman zituen tokiraino. Agenteek ziurtatu zuten arriskutsua zela egoera eta Ertzaintzaren desaktibazio unitatea bertaratu zen.

Laudioko herritarrak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, bi karga erabili behar izan zituzten ertzainek, lehenengoarekin ez baitzen zartatu. "Sekulako burrunba sortu zuen eztandak Inosoko haranean", aipatu du aiaraldearrak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide