Renfeko C-3 linean kaosa nagusi, tren batean eta azpiegituran izandako matxuren ondorioz

Erredakzioa

Ordutegiak ez dira betetzen ari. / Aiaraldea.eus

Urduñatik abiatu behar zen tren batek matxura izan du goizean eta ordutegi guztietan izan du eragina horrek. Gainera, Abando eta Ollargan arteko trafikoa eten dute eguerdian tarte batez.

Gaur greba eguna ez bada ere, hankaz gora dago Renferen C-3 linea. Hainbat zerbitzu ez ditu eman enpresa publikoak eta 14:00etan Abandotik atera behar dena eta 15:22ean Laudiotik abiatzen dena ere ez dituzte eskainiko.

Arazoak 10:30ak aldera hasi dira Urduñan, tren batek matxura teknikoa izan duelako. Horrek ordutegiak moldatzera behartu du konpainia, eta atzerapen luzeak gertatzeaz gain, zenbait zerbitzu kendu dituzte. 

Edonola ere, egoerak okerrera egin du eguerdian. Abando eta Ollargan arteko trafikoa bertan behera utzi dute, azpiegituran izandako beste matxuraren ondorioz. Ondorioz, ez da normaltasuna itzuli garraio publikora. 

Erabiltzaileek eurek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari itxaronaldi luzeak egiten ari direla.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide